Itzuli
Jose Antonio Uriarte: Poesía bascongada. Dialecto vizcaino (Paperback, euskara language, 1987, Bizkaiko Foru Aldundia) 3 izar

(EHUko Euskara Institutuaren Euskal Literaturaren Hiztegitik). Asmo Erromantiko nabariari lotuta ekin zion Aita Jose Antonio …

Fondo de armario

3 izar

Bilduma bat dan neurrixan, ez dok oso-osorik irakortzeko liburu bat, ez bada eze kontsultarako, edo norbere intereseko gauzen billaketarako. Hitzaurria bai: bildumia testuinguruan jartzeko balixo jeskuk, berorren protagonista nagusi bixen azterketa literarixua be eginda (JA Mogel eta E Azkue). Hortik aurrera, salto haundixak egin jittuadaz, Mogelen alegixetan adibidez (lehendik irakorritta najittuan) edo gai relijiosuetan. Indizia eta oharrak bihar-biharrezkuak dittuk autoriak bereiztu ahal izateko, eta autore "txikixen" artian, edo epigrama laburren artian (halako itturrixan, bestelako kanposantuan...) gauza interesgarrixak jatozak. Adibidez: - Durangoko zidargiñenak, ixa bertso guztiak jasota datoz. - Ramon Etxezarreta Hurtado de Amezaga, "txit" adberbixuan pareko bikin ("tint" eta "txito"). - Gerrako bertsuak, I. karlistadetakuak (espainoltasuna euskeraz goratuz, foballian legez) eta Marokokuak (bat Uriarte berana, bere alderdi pistolerua erakutsiz).

Mogel neoklasiko moralistia balixo haundikua dok, jakiña. Baiña neretako, deskubrimenturik haundiña -Durangoko plateruekin batera- Eusebio Azkue izan dok. Kasu honetan sustrai neoklasikotik, erromantizismoz bustitta datorren gizona. Gehixen gustatzen jatana: "Ironia eta gogortasuna bihurtzen den umorea, Bere plangintza narratibo guztiak apurtzen dituen umorea. Idazlea gustora ari dela agertzen duen umorea"; intzentsu usaiñetik libre geratu barik be -sasoi hartan, saihetseziña- sotanadunen korsetetik libre dabillen umoria, gehittuko najeukek nik.

Honen testuak be, ez jittuadaz oso-osorik irakorri: baiña ez interes faltiangaittik, ez bada eze Azkuen idazki orijinalekin egindako beste ediziño bat dagolako. Haxe eskuratzen saiatuko nok.

Bittartian, XVIII-XIX arteko Bizkaiko literaturia ezagutu nahi dabenak ezinbestian kontuan hartzeko bildumia dok hau.