Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa liburuaren kritika egin du
Saiakeragile arrazionalaren amets monstruosoak
4 izar
Hamar ipoin, hamar txatal guztiz ezbardiñak tonuan, luzeran, kontakizun teknikan, mezuan, jolasetan. Izan be, gauza guztien gaiñetik, jolasa dok-eta Gabilondon liburu hau. Bere saiakera politiko tremenduetatik atseden hartzeko-edo, forma honetan idazlia beste publiko mota batera allegatzen dok. Erreferentzia ugari, baiña metaliteratura, metasaiakera, metabertsoa eta metakorporazio metan galdu barik be irakorketa dibertigarrixa, eta pentsau eragittekua ekartzen dabena. Aparte, ohore haundixa dok ipoiñon "beta" bertsiñuak irakorri, iruzkiñak egin, eta hórretatik asko idazliak testuan sartu dittuala ikustia!
