Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du
4.24 eguna be terriblia dok, Augustine hiltzen dabenian. Zeozergaittik, Sade inspirauta jeguan eta detallietan sakondu jok. Liburu askotan, amaierara allegatzeko desiatzen egoten nok, gertatuko dana ikusteko. Hamen barriz, amaierara allegatzeko desiatzen najabik, baiña zoramen hau behingotz amaittu daiñ.
Postureo bat dok. Idazlia ezin dok halakua izan, ezin juat siñistu. "Diabruan abokatu xtreme" bat egitten jabik. Hortik 4.125 eszenia zirriborratu eta gero (6 haurdunena), idazliak egitten daben oharra: "Curval, a quien esa pasión calienta mucho, interrumpe con alguna escena furiosa". Autore batek karikatura edo arketipo bufo bati egitten detsan oharra dok hori. Ezin da halako pertsonarik egon munduan!
Jode, 4.83 praktikiak jota laga nauk. Bihotza kendu, etc etc. Terrorezko pelikula zoruenetan be ez neukek halakorik pentsauko. Eskerrak eskema hutsa idatzi hebala, Donatiano. Garatu barik.
Bale, oin ulertzen juat. Laugarrenan "txistia" erailketia bera dok. Batzuk horrekin berotzia. Ez dok hirugarrena bezain gogorra egitten, "gore" eremuan sartu garalako: praktikak hain dittuk zoruak! Hirugarrenak, benetakuak izan zeikiazelako dittuk siniestruak. Hau sinisgatxagua dok.
Segi...! Ya hau ez dok bape atsegiña irakortzeko. Kuriosua begittantzen jatak, halan be, disoziaziño bat dagola. 3. zatiko eskema honetan, alde batetik kontalarixan kontuak dagozela (hórrek dittuk desatsegiñenak), eta bestetik 4 libertinuak euren "maitaliekin" egitten dittuezenak (momentuz "hain" gogorrak ez dirazenak). Pixkat eskizo. Edozelan be, honekin exzitatzen dan iñor badago munduan, ni neu ez nauk bere kuadrillakua izango.
Eta puf. BDSM korrientian gauzez aparte, tortura txunguak datoz, tipo Intxaurrondo. Medikuntzan esaten dan moduan, batzuk bizitziakin inkonpatibliak. Meh meh. 🤦♂️
Esango najeukek, zati honek, zirriborrotik ondiok gehixago dakala bigarrenak baiño. Emoten dabenez, Donatianok brainstorming pixkat egitten zeban Bastillako ziegan, txandaka pajak egiñez, eta notak hartuz. 😄 Presuan orduak oso luziak diraz eta! 😃
Eta oin hildakuekin. Meh. 🥵
Bueno, dana ez dok errepikapena: homo sapiensez besteko animalixekin jabizak (kontsentimentu barik noski), eta fantasia zoruekin: giza-ahuntz eta giza-behi kumiak sortuta.
Hirugarren partia, "praktika kriminalak" irakortzen hasitta, barkatuko dok Donatiano, baiña irakorrittakuak irakorritta, etxuat krimena iñundik iñora ikusten ("sade faktoria" aplikau eta gero, noski). Bai ostera, aurreko partian ikusittako sakrilegiotik asko (sarketak, hostiak eta mezak nahastian) - hau da, bizimodu zibillian kalterik ez daken gauzatxuak, eta jangoikozaliak baiño ez dittuezenak irainduko.
Bistan dok Donatianok ez zebala zuzenketak egitteko astirik izan. Errata- oharretan esan jok, eta hamen be akatsak jagozak (2.54 eta 2.67 errepikatuta). ZUZENKETIA: neu konfundidu nok, etxagok errepikatuta. Bixak dittuk fellatioak, baiña lehelengua KONFESAU eta gero, bigarrena JAUNA HARTU eta gero. Terminologia liturgikora ohittuta ez egotian gauzak...
Parte honetan profanaziño relijiosuak garrantzi berezixa jaukak, neri partikularki aztoratzen ez naben gauzia (salbu eta 2.61 praktikan, kristo gurutziltzatuan arpegixan gaiñian zaldika, grazia haundixa eragin destana) baiña bere sasoian, baitta hurrengo urtietan be, seguraski onarteziñenetakua izango zana.
Liburuan 4/5ak irakorritta, amaittu dok lehelengo partia, 150garren praktikia deskribauta (Sadek 600 praktika kontau nahi jittuan). Amaieran, errata-oharrak jatoaz: "hau aldatu, hau moldatu, garbira pasatzian indize bat egin...". Hunkigarrixa dok, eta pentsamendua Bastillara joiak nahi barik, Donatiano ziegako ordu luziak bihar monumental hau antolatzen entreteniduta, eta berau amaittu barik laga izanaz penatuta...
Hurrengo txatala ("Bigarren partia" izenakin hasten dana, nahiz eta.liburuan amaieria izan) garatu bako eskemia dok.