Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du
Arraixua, Curval lehendakarixan diatribia 30. Jardunaldixan (365. or). Ez eskandalizau naizelako (hori baiño gehitxuago bihar juat nik...), ez bada eze, 1785kuak bakarrik ez, gaurko tabu moral guztien alarmak saltauarazten dittualako! (ein kontu, ez naizela pasartia kopixatzera ausartzen be...). Bakarrik esangot, momentuz liburu osoko markia hautsi dabela Sadek: parrafo eskas bittan, piloto gorrixa bost bidar ixotu jatak (euretatik 3tan, neronen tabuak hautsitta). 😅
Gauza bat ikusten najabik, halan be: oso libertino, oso ateo eta oso zera, baiña Sade ez dago bere garaiko aurreiritzixetatik libre: birjinttasunari emoten detsan garrantzixan igartzen dok hori: liburuan 3/4 pasau dok, edozer egin juek, edonundik, eta ondiok "pastel" hori gerorako erreserbatzen jabizak!! Ai, relijiñuak zelan tontotu gaittuen gero...
Ba hara, justo gogo txarra emoten daben zati honetan, pasarte barregarririk be topau juat: ipurdi bat laztanduz (apropos) hil eta ehortzitta izan nahi daben libertino xelebre horrena (24. eguna, 307. or.).
Begiratu bihar izan juat: - Socratizar. revistaextramuros83.blogspot.com/2010/11/consideraciones-eroticas.html?m=1 - Temis eu.m.wikipedia.org/wiki/Temis_(mitologia)