Itzuli

(e)k Marquis de Sade(r)en Las 120 Jornadas de Sodoma(r)i buruzko iruzkina egin du

Marquis de Sade: Las 120 Jornadas de Sodoma (Paperback, Gaztelera language, 1984, Fundamentos) 3 izar

Buf, 6. jardunaldixa. Ondo hasi dok (norbere gustuekin bat datozen gauzak dirazenian, zelan ez?). Baiña gomittuan asuntua... ba hori ez dok neretako. Ez jestak mokuenak bezainbesteko higoiñ emon, e? Baiña buf. Tira! Regla número tres aplikau (=horri kasorik bez) eta aurrera.

Baiña, zelakuak dirazen gauzak, horren aurrian Curvalek bota dabenak (horen bertsiño "refinauaguak") barria be etara jestak. Ez dok Sadek erabiltzen daben umore errekurtso bakarra: esango najeukek, autoironia nabarmena dakala idazkeriak. Uste nebana baiño dibertigarrixagua izaten jiharduk hau!

Liburuan egitturia be, uste nebana baiño konplejuagua dala uste juat (hau onerako jiñuat). Ez dok listin telefonikua, behintzat. Lehelengo astia amaittu barri dotenian, planifikaziño literario bat ikusten dok: alboko oharrez aparte (argitaratu bako zirriborruanak emoten juek), egunian ziharko plan libertinuen kontakizuna ez dok guztiz lineala, eta gauza batzuk ezkutuan lagatzen dittuk, geruago kontatzeko.

Aluak, gertakarixon teatrua Alemania aldian ipintzen jok. Deprabau famia eukiko ete juen tedeskuak, XVIII gizaldixan? Silling gazteluan deskribapenian be, Sadek kontatzen danari buruzko bere iritzixa emoten jok: "¡Desgraciada, mil veces desgraciada la criatura que en tal abandono se encontraba a merced de un canalla sin ley y sin religión, a quien el crimen divertía y que no tenía allí otros intereses que sus pasiones y que no debía tomar otras medidas que las leyes imperiosas de sus pérfidas voluptuosidades! No sé qué ocurrirá allí, pero lo que puedo decir ahora sin perjudicar el interés del relato es que cuando se hizo al duque la descripción de aquello, descargó tres veces seguidas". Merittua jaukak gero, halako katalogo bat halako urtian idatzi izana. Saden biografixia irakorritta, badirudi gaixuari ez zetsela barkatu, eta ondo ordainduarazi zetsela ausardixia. Etnografikoki, baiña, balixo haundikua dala esango najeukek: hamen agertzen dirazenak, orduko libertinuak egitten zittuezen gauzak dittuk! Protagonistak arketipuak izanda, nekez egongo da halako bilduma osua praktikan jartzen edo gustoko daukan pertsonarik; baiña arrazoi berangaittik, bilduma horretan ixa edozeiñek topauko jittuk bere gustoko gauzak, edo gaur egungo jente liberalak konpleju barik egitten dittuazenak. Ai, XX mende hasierako euskal bilketa etnografikueri intzensu-usaiña kendu izan baletsen, gure amama-aittittak benetan gustoko zittuezen gauzak jasota! (Satrustegik pixkat egin zeban modura). Danon onerako izango litzaken. Eta honekin lotuta, pasarte barregarriren bat be bajagok: adibidez, libertino batek oin zikiñak txupatzia gustatzen jakola esaten (eta erakusten) dabenian, beste hirurei higoña emoten detsenian! Jode, liburuari gustua hartzen najabik. Ez kontatzen dittuan gauzengaittik (normal xamarrak begittantzen jataaz, ez najuek eskandalizatzen behintzat), ez bada eze, kontatzen dittuan moduangaittik: Sadek bajaukak retranka bat, lau libertinuen kontura (eta eurekin) umore fin bat, kontakizunakin distantzia bat jartzen dabena, honen mesedetan. Adibidez: oin (9. eguna, p.184) koprofilikuen ipoiñak hasi dittuk. Ba, Pasolinin pelikulan desatsegiñena egin jatan pasarte hau, liburuan, barre eragitten daben kontu xelebre bat baiño ez dok. Gehixago esango najeukek: nahiz eta Sadek ez daben afiziño hori partekatzen (kontatzen daben moduan igartzen dok hori), horren zaliak dirazen libertinuak, modu umoretsuan kontauta be, ez dittuk txarto lagatzen. Zeozelan esateko, hárek be xamurtasunez eta errespetuz tratatzen jittuk; zaletasun guztiak, arraruenak be, errespetagarrixak izan leikezela adierazitta.