Itzuli

(e)k Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea(r)en Emakumeen baitan(r)i buruzko iruzkina egin du (Mugarri, #18)

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea, Ane Lardi Enbil: Emakumeen baitan (Paperback, euskara language, 2011, Oiartzungo Udala) Baloraziorik ez

Oso aukera egokixa, lekukotasunak literalki eta fonetikoki transkribatzia. Asko irabazten jok, errekuerdo onak ekartzen jestazak, eta jakiña, dialektua aztertu nahi dabenandako balixo itzela jaukak. Bistan dok Ahotsak.com jentia dala!

Frantxiska Iragorrik gerria hasi zanekua kontatzen dabenian, ez ahaztekua dok:

"Guk gerra nola hasi zen, gue amak permisua, pentsatu e! Hamasei urte, iya hamazazpi 'ta, permisua man zigun Azañea joteko, launak, e! Bokadillukin, pentsa zu! Gue pozak! Erretratzeko makina bat bagenun, gen hura hartu, Azañea jon giñan, han geo Garmentxikin bizittu zen Modesto hura eta... (...) Haik han eta gu erretratuk eta atetzen. Makina bahenun Batistak, zea Bartzelonatik karriya, soldadu eondu zenin 'ta iruitzen zigunen mundu guziya bagenula! 'Ta handikan Altziberra sartu 'ta Altziberko billera, jaitan izaten zen 'ta, gu pozik, amak permisoik ez zigun maten joteko halakota 'ta "gaur aprobextuko ñeu ba" Altziberko billera! Hara jon'ta ez dakit zein izango zen, han gizasemen bat, san zigun: "umik, jon itxea, itxea jon, itxea jon" 'ta san niyon: "hau duk pesta! Itxian permisoik maten ez honea torri 'ta itxea joteko! Ze pasatzen da ba? Zertik jon ber dugu itxea?"nTa "bai, bai, zea" orduko sartuak zin, Goikoetxeko Arraskularrea reketik eta tiroka 'ta hasiyak! "Ezetz, tiruk botzen 'ttuzte 'ta" "Jon itxea, itxea joteko!" "Guazenman hemendikan ordun!" Handa demonio denak bakotxa gen itxeta! "Ta ya... Pentsatu, ya, hurrengo euneko, ya batailla hasiya zen"