Itzuli
Josu Narbarte, Eneko Iriarte: Itzak (Paperback, euskara language, 2023, Aranzadi Zientzia ELkartea) Baloraziorik ez

Urdaibaiko paisaiaren analisia aurkezten du lanak, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanen emaitza gisa, eta historian …

Plazerra izaten jiharduk nere speleo eszenarixo nagusixetako bat dan Urdaibai begi barrixekin ikustia. Irakorri ahala, gero eta gogo gehixago jaukadaz ihitzok esploratzeko! Katiuskak jantzitta noski. Argatxa, Argasburu, kanal inguruko ubide zaharra...

Sorpresia hartu juat,bez najuan uste polderren fenomenua hain barrixa zanik, XIX mendekua nagusiki. Eta 100 urte be ez zittuan egin, ezebeza millaka urteko historixan.

Herri lurren desjabetzian beste detalle bat. Foru aintzindari izan zan "liberaltasun" horretan: "Agintari liberalentzat, itzak udalen esku egotea "alferrik" zen, "aurkitutako egoera berean mantentzearekin" konformatzen baitziren; haatik, esku pribatuetan, itzak itxi eta drainatu zitezkeela uste zuten, "Bizkaiak hain beharrezko duen aberastasuna sortuz" ". Etekiña etara biharrez, ondare naturala lauskittu, iraunkortasunan kaltetan. Bizkaixan aje historikuan beste adibide on bat.