Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Francisco Fernández de Mendiola(r)en Isaac Puente(r)i buruzko iruzkina egin du
Oso ondo egindako liburua: Puenteren bizitzia zitz eta mitz azalduta egon arren, ez da "datu pillaketa hutsa" (arrisku hori egoten dok, dan-dana kontatzen danian), ez bada eze arrazionalki antolatutako idazlana. Zentzu horretan, liburu honek hiru autore jittuk, eta hala agertu biharko litzake azalian (barruko izenburuetan agertzen dan modura): Francisco Fernandez de Mendiola, Antonio Rivera eta Jose Vicente Martí Boscá. Mendiolak, bistan dok, liburuan koordinaziñua jaroiak, maeztuar batek emon leikixon plus lokalakin; baiña beste bixak, bata politikia eta bestiak osasuna landuta, ixa liburuan erdixa idatzi juek! Riverana -daitort- gaiñetik baiño etxuat irakorri, hardcoreegixa neretako; Martí-ña, ostera, oso interesgarrixa egin jatak, eta iñoiz berrirakurketa pausatuago bat merezi dabelakuan najagok. Gaiñera, Puentek argitaratutako artikulu gehixenen erreferentzixia jaukak, iñoiz antologia edo idazlan osuak argitaratzeko gidoi modura balixoko lajeukek.