Isaac Puente

El médico anarquista

Azal biguna, 290 orrialde

Txalaparta, S.L.(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-8136-489-7
ISBN-a kopiatu!

OpenLibraryn ikusi

4 izar (berrikuspen 1)

«Osasuna, askatasuna bezala, pertsona bakoitzak lortu behar du». Isaac Puente Maeztuko mediku anarkistaren adierazpen honek bere bizitzako arlo teoriko eta praktikoak laburbiltzen ditu: anarkismoa eta naturismoa. Bere lan eta bizi-ibilbidean errebelde eta koherentea izan zen, eredua emanez eta bere pentsamendua hedatuz. Horrela, pertsonaren alderik solidarioena erakutsi zuen askatasunaren aldeko borrokan. Maeztuko bizilagun batek osatutako liburu hau landa-mediku eta anarkista ahaztezin honen biografia onenetakoa da, argazkiz eta artikuluz lagunduta.

Edizio 1

Lagun zaharra

4 izar

Liburu ona. Exhaustibo xamarra, baiña halan be ez dok astuna egitten. Jakiña: bere interesen arabera, batek zati bat edo bestia gehixago aprobetxauko jok, edo polikixago irakorri. Baiña egitturia argixa dok, eta aspaldittik ezagutu nahi neban lagun zahar honekin ganoraz topo egitteko balixo izan destak. Liburuan amaieran datorren antologixan, Puenten idazki batzuk irakorri lajeikez; eta bibliografixan -exhaustibua baiña, autoriak berak esanda, igual osua ez- datorren idazlanen zerrendia oso luzia dok, Puente hobeto ezagutzeko eta gehixago ikertzeko hari lagungarri ona. Urte askotarako, Isaac!