Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Marcos Zapiain Agirre(r)en Txillardegi hizkuntzalari(r)i buruzko iruzkina egin du
I SURVIVED TO LACAN. Markosen gauzak iñoiz irakorri doguzenori, ezaguna egitten jaku Lacanen izena. Handik ez bada hamendik, beti agertzen jaku aipuren edo ideiaren bat, neuri partikularki, buruko "relais"ak klak egin eta irakorketatik deskonektatzia eragitten nabena: ulergatxegi. Horregaittik jaukak garrantzixa neuk kapitulo hau amaittu izana. Etxuat esango ondo ulertu dotela -nahi bez- baiña Freud eta beran arteko aldien harixa jarraittu ahal izan juat, gitxi-asko, eta liburuan ekuatore hardcorea pasau izanan sentsaziñua jaukat. Izenburueri erreparauta oin entretenimentu gehitxuago datorrela emoten jok-eta, Torrealdaien sotana hegalarixakin-eta...
