User Profile

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

Joined 1 year, 9 months ago

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

This link opens in a pop-up window

Oier Gorosabel Larrañaga's books

Currently Reading

Unai Iturriaga, Alex Sanvi (ilustratzailea): Udaberririk ankerrena (Hardcover, euskara language) 4 stars

1937ko udaberriko lehenengo egunak dira. Mari eta Martin neska-mutikoak, aittitte Eleuteriogaz batera, Durangora bidean doaz …

Gertatu zana, agerixan

4 stars

Komikixa gogorra dok (ezin bestela izan, Elgeta bueltan gertatu zirazenak kontatzen). Halan be, errealismo majiko detalliak eta elipsis haundixak kontakizuna gozatzen laguntzen juek. Gertatu zana zihetz nahi dabenak, historialarixen biharrak jaukaz. Seme gaztenak ekarri jok eskolatik, hantxe lantzen jabizak-eta, eta zentzu horretan argitalpen oso aproposa begittandu jatak, gai hain mingarrixari modu egokixan heltzeko, jakinmiña ixotuta, baiña umiak izuz izoztuta lagatzera allegau barik. Guriari behintzat argittu jetsat, bere aittitta, Habana baporera igo ziran ume guzti hórren artian bat izan zala...

Alberto Sendra Mocholí: Habitantes de la oscuridad (Hardcover, Gaztelera language, Sociedad Entomológica Aragonesa) 4 stars

Argitalpen monumental honek lehen ikustaldian beldurra eman dezake (2,5 kgtako liburutzarra!). Halere, idazlana burutu duten …

Opari ederra

4 stars

Sendra koordinatzaileari idatzi diot, opari honengatik eskerrak emanez: horrelako kalitatezko argitalpena (nolako edizioa! argazkiak! edukiak!) ez litzateke 80 eurotatik jaitsiko merkatu komertzialean, eta 35 eurotan saldu digute. Benetako oparia! Edukiari buruz, liburu hau datozen urteetan askotan kontsultatuko dudala begi bistakoa da. Bioespeleologiarako sarrera bikaina da (lehenengo atalean), baina behin mundu horretan barneratu nahi duenentzat ere, hurrengo atalak oso argigarriak dira.

Francisco Fernández de Mendiola: Isaac Puente (Paperback, Txalaparta, S.L.) 4 stars

«Osasuna, askatasuna bezala, pertsona bakoitzak lortu behar du». Isaac Puente Maeztuko mediku anarkistaren adierazpen honek …

Lagun zaharra

4 stars

Liburu ona. Exhaustibo xamarra, baiña halan be ez dok astuna egitten. Jakiña: bere interesen arabera, batek zati bat edo bestia gehixago aprobetxauko jok, edo polikixago irakorri. Baiña egitturia argixa dok, eta aspaldittik ezagutu nahi neban lagun zahar honekin ganoraz topo egitteko balixo izan destak. Liburuan amaieran datorren antologixan, Puenten idazki batzuk irakorri lajeikez; eta bibliografixan -exhaustibua baiña, autoriak berak esanda, igual osua ez- datorren idazlanen zerrendia oso luzia dok, Puente hobeto ezagutzeko eta gehixago ikertzeko hari lagungarri ona. Urte askotarako, Isaac!

Francisco Fernández de Mendiola: Isaac Puente (Paperback, Txalaparta, S.L.) 4 stars

«Osasuna, askatasuna bezala, pertsona bakoitzak lortu behar du». Isaac Puente Maeztuko mediku anarkistaren adierazpen honek …

Oso ondo egindako liburua: Puenteren bizitzia zitz eta mitz azalduta egon arren, ez da "datu pillaketa hutsa" (arrisku hori egoten dok, dan-dana kontatzen danian), ez bada eze arrazionalki antolatutako idazlana. Zentzu horretan, liburu honek hiru autore jittuk, eta hala agertu biharko litzake azalian (barruko izenburuetan agertzen dan modura): Francisco Fernandez de Mendiola, Antonio Rivera eta Jose Vicente Martí Boscá. Mendiolak, bistan dok, liburuan koordinaziñua jaroiak, maeztuar batek emon leikixon plus lokalakin; baiña beste bixak, bata politikia eta bestiak osasuna landuta, ixa liburuan erdixa idatzi juek! Riverana -daitort- gaiñetik baiño etxuat irakorri, hardcoreegixa neretako; Martí-ña, ostera, oso interesgarrixa egin jatak, eta iñoiz berrirakurketa pausatuago bat merezi dabelakuan najagok. Gaiñera, Puentek argitaratutako artikulu gehixenen erreferentzixia jaukak, iñoiz antologia edo idazlan osuak argitaratzeko gidoi modura balixoko lajeukek.

Raquel Riba Rossy: Lola Vendetta. Una habitación propia con wifi (Paperback, LUMEN) 3 stars

Pandemiako mozkiña

3 stars

Egixa esan, izenburua ikusitta gehixago espero najuan (clickbait? 😉). Pandemiako literaturan klasifikau leikian anabasatxo bat dok, punto barregarri askokin, baiña nahastosua. Bestalde, profil nahiko zehatz bati zuzenduta jagok (hogetamapiku urtetako emakumiak), eta rebulsibo moduan ona izan lajeikek, Lucy Jordanen bidian doiazenendako.