Udara honetan fesdibertsoko elkarrizketa erdaldundu zait, berriro zentratuko dut euskara nabarmen hizkuntza nagusi izan dadin ⁂
Nicolas Goñi Beñat Irasuegi Ibarra ⁂ erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@birasuegi ohartarazten dit neretzat fedibertsoa (konkretuki mastodon momentukotz) dela euskarazko elkarrizketa gehien ditudan tokia. Hortik kanpo guti. Ta pentsarazten dit arnasgune batean bizi ez direnentzat idatzizko arnasguneak behar direla, ta fedibertsoak nahiko eskaintzen duela horretarako.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂ Nicolas Goñi erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@ng Baita nik ere, baina inkontzienteki erdaldundu zait, ez horrenbeste ditudan elkarrizketengatik, %99 euskaraz, baizik eta iristen zaidan edukiagatik: Espainiera, frantsesa eta ingelesa, orden horretan, kopurua handitu zait (udaran jarraitu ditudan kontuengatik).
txerren Beñat Irasuegi Ibarra ⁂ erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@birasuegi antzera pasatu zait. Lorategia txukuntzeko ordua ;)