Itzuli

(e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel(r)i buruzko iruzkina egin du

Joseba Sarrionandia, Esteban Montorio: Markos Gimenoren 101 Letrakartel (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …

Bajakixat nere ikuspegixa ezin dala objetibua izan, Markos ezagutzen nebalako (oso gitxi! ikusten nabillenangaittik). Sarrerako testuak, baiña, barrua mobidu jestak, zelan gaiñera, Eibarko nere aldi aktibuenian sartu nabelako bete-betian. Aldi horretan, Ermua eta bere mobidillia erakargarri bihurtu jakun, eta beraz historixan aittatzen dirazen leku eta jente asko ezagutzen jittuadaz (Zuloa, Tono... Santi Sarmiento bera!!). Ordurako Markos buruko arazuekin hasitta jeguan -nik ez najenkixan hori- eta nik bere bertsiño potolo eta geldua ezagutu najuan, baiña beti maitagarri. Jente askok maittatuko juan Markos kontizu: izan be, bere aurreko historia trukulentuari buruz nik ez najuan sekulan tautik entzun kalian, ez Eibarren eta ez Ermuan. Badakigu herri honetan txutxumutxuak eta jentia larrutzia zenbat gustatzen jakun, ezta? Ba txalo bero bat bere inguruko jente guztiari, halan jagotiangaittik. Hori be bihotz-berogarrixa dok. Egin kontu, Puto Amoak Matematiketan taldian izenan jatorrixa ointxe ikasi dotela! 😄

Beste ohar bat: oso deigarrixa egin jatak Ermuko erdal giruan euskerian "berpizkundian" …

@okerreko @txikillana@paperjale.eus Jo tio, eske asko kolpatu nau hitzaurriorrek (onerako). Markos ezin dotelako besarkatu, baiña arrebia-edo harrapau nahiko neuke (ez dot pertsonalki ezagutzen) hug haundi bat emoteko. Nik ez nekixazen bere bizitza pertsonaleko hórrek kontu guztiak. Neretako tipo maitagarri bat baiño ez zan. EN FIN. Ze ondo, liburu hau.