Kortabarria ★ (e)k Vladimir Ilich Lenin(r)en Escritos sobre la cuestión nacional liburuaren kritika egin du
Autodeterminazioaren auzian ekarpen interesgarria
Liburu zinez interesgarria, 100 urte igarota ere egunerokotasuna mantentzen duena. Ondo dago Lenin bezalako figura garrantzitsu batek autodeterminazioaz zer pentsatzen zuen ikustea. Hainbat iritzirekin bat ez etorri arren (estatuko nazio zapalduen antolakuntza propioaren aurkakoa), haren posizioa ulertzeko modukoa izan daiteke, garaia eta kokapena kontuan hartuta.
Handiaren eta txikiaren nazionalismoak bereizten ditu, nazio zapaltzaileko langileen jarrera zein izan beharko litzakeen argitu, baita nazioen independentzia politikoa defendatu ere. Interesgarria ere haren azken urtetan beste sobietar buruzagi batzuekiko egindako kritikak nazio zapalduekiko jarrera dela-eta.