Kortabarria ★ (e)k Joxe Azurmendi(r)en Hizkuntza, nazioa, estatua liburuaren kritika egin du (Eztabaida, #33)
Hausnarketarako artelana
5 izar
Duela urte batzuk irakurri nuen lehenengoz Azurmendiren liburu hau, baina garai hartan politikan interesatzen hasia besterik ez nintzen, eta oso liburu dentsoa eta ulergaitza iruditu zitzaidan.
Ba etxeko lanak eginda itzuli naiz, eta orain bai liburu ederra dela esan dezaket. Nazioaren izaeraz eta hark hezurmamitu dezakeen proiektu politikoaz burutazio sakonak partekatzen ditu idazleak, eta norbere buruarekin (zein ingurukoekin) eztabaida pizteko ideia eta galdera burutzuak ateratzen dira hemendik.
Nazio auziarekin interesatuta dagoen edonori gomendatzen diot, izan nazio auzia abstraktuki zein euskal auzia zehazki; eta irakurtzeaz haratago edukietaz hausnartzea da garrantzitsuena honako liburuan.