Hizkuntza, nazioa, estatua

, #33

Paperback, 120 pages

Euskera language

Published Feb. 15, 2017 by Elkar.

ISBN:
978-84-9027-598-6
Copied ISBN!
4 stars (2 reviews)

XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari eman zitzaion lehentasuna gure herria definitzeko eta eraikitzeko orduan. Gaur, XXI. mendean, planteamendu berriak entzuten dira, lehengo uste ziurrak zalantzan jartzera datozenak: hizkuntza, nazioarentzat mesede eta sostengu izan arren, ez ote da kalte edo traba estatu bat lortzeari begira? Hizkuntza, Nazioa, Estatua kontzeptuei eta haien arteko harremanei buruz hausnarrean jarri da Joxe Azurmendi, ez erudiziozko saio akademiko bat egiteko, baizik eta gaiaz interesa dutenekin elkarrizketa sustatzeko; ez polemika bilatuz, baina eztabaidari ihes egin gabe; historiaren argitan, baina etorkizunari begira.

2 editions

Hausnarketarako artelana

5 stars

Duela urte batzuk irakurri nuen lehenengoz Azurmendiren liburu hau, baina garai hartan politikan interesatzen hasia besterik ez nintzen, eta oso liburu dentsoa eta ulergaitza iruditu zitzaidan.

Ba etxeko lanak eginda itzuli naiz, eta orain bai liburu ederra dela esan dezaket. Nazioaren izaeraz eta hark hezurmamitu dezakeen proiektu politikoaz burutazio sakonak partekatzen ditu idazleak, eta norbere buruarekin (zein ingurukoekin) eztabaida pizteko ideia eta galdera burutzuak ateratzen dira hemendik.

Nazio auziarekin interesatuta dagoen edonori gomendatzen diot, izan nazio auzia abstraktuki zein euskal auzia zehazki; eta irakurtzeaz haratago edukietaz hausnartzea da garrantzitsuena honako liburuan.