Kortabarria ★ quoted Hizkuntza, nazioa, estatua by Joxe Azurmendi (Eztabaida, #33)
[Euskal Herriaren eta espainiar zein frantziar estatuen] azkeneko berrehun urteak elkar ulertu ezinaren historia dira. Odoltsua eta krudela zenbaitetan, etengabeko sokatirakoa besteetan. Baina soka beti eurena zela. Nahi zutenean laxa, nahi zutenean estutu, edo nahi zutenean soka gorde eta jokoa zapuztu egiten zutela. Inoiz ez gara izan bi lehiakide edo solaskide osoak eta berdinak. Arazoaren gakoa hor dago.
— Hizkuntza, nazioa, estatua by Joxe Azurmendi (Eztabaida, #33) (Page 114)