Itzuli

(e)k Albert Camus(r)en Arrotza liburuaren kritika egin du

Albert Camus: Arrotza (2017, erein) 5 izar

Meursault bulegari arrunt bat da, ama guztiak bezala azkenean hil egiten diren ama horietako baten …

Zoriontsua zen, baina ez zen horren jakitun

5 izar

Aspaldi nuen irakurrita liburua, gaztelaniaz, gazte(ago) nintzela. Garai hartan gustura irakurri nuen, baina eleberri soil modura. Liburutegian euskaraz aurkitu eta eserialdi bakarrean irakurri dut.

Oraingoan, Camusen eleberri honi beste zentzu bat aurkitu eta amaieran Meursaultek kapelauarekin elkarrizketan dagoela duen argitzearekin, ikus daiteke Camusen absurdismoaren isla garbia. Eleberri laburra eta erraz irakurtzen dena, deskribapen bikainekin (beroa, eguzkia, itsasoa...).