Arrotza

160 orrialde

2017ko abe. 1a(e)an erein(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-9109-225-4
ISBN-a kopiatu!
5 izar (berrikuspen 1)

Meursault bulegari arrunt bat da, ama guztiak bezala azkenean hil egiten diren ama horietako baten semea; bizilagun arruntak ditu, lankide arruntak, taberna arrunt batean bazkaltzen du, neskalagun arrunt bat du, edozein hondartzatara joaten da bainatzera. Harik eta egun batean, hondartza batean, eguzki kiskalgarri batek itsututa, arabiar bat hiltzen duen arte, ia nahi gabe: arabiar bat, ez du izenik. Kartzela, auzia, epaia, heriotza-zigorra. Zer zentzu du horrek guztiak? Nor epaitu dute? Zer epaitu dute? Patuak, izatearen bakardadeak badute zentzurik? “Si tu veux être philosophe, écris des romans”. “Filosofoa izan nahi baduzu, idatzi eleberriak”, aholkatu ohi zuen Albert Camusek.

Edizio 1

(e)k Albert Camus(r)en Arrotza liburuaren kritika egin du

Zoriontsua zen, baina ez zen horren jakitun

5 izar

Aspaldi nuen irakurrita liburua, gaztelaniaz, gazte(ago) nintzela. Garai hartan gustura irakurri nuen, baina eleberri soil modura. Liburutegian euskaraz aurkitu eta eserialdi bakarrean irakurri dut.

Oraingoan, Camusen eleberri honi beste zentzu bat aurkitu eta amaieran Meursaultek kapelauarekin elkarrizketan dagoela duen argitzearekin, ikus daiteke Camusen absurdismoaren isla garbia. Eleberri laburra eta erraz irakurtzen dena, deskribapen bikainekin (beroa, eguzkia, itsasoa...).