Hauteskundeetan postontzian propaganda elektoralik e zjasotzeko eskatua dugu, baina EAJren buzoneoa jaso dugu eta Sumar-en papera kotxeko kristalean 🫣
Garko mikelgs :mastodon: erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs
Ba nahi baduzu, sala dezakezu. Ez dakit non, baina aukera eduki beharko zenuke
Portzierto, non egin behar da hori? Agian berandu da baina saiatzearren....
mikelgs :mastodon: Garko erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@garkopeke uste dut Gasteizen gizartetxe batera hurbilduta egin genuela (kiroldegi-kulturetxe modukoak dira, errolda bezalako paperak eskatzeko bulegoa ere izaten dute. Oso zerbitzu publiko ona da, auzo bakoitzean bat, Gasteizen asmaturiko formula dela uste dut, Jose Angel Cuerda alkatea zegoen garaikoa)
Garko mikelgs :mastodon: erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs
Berandu heldu naiz... 😅
Argazkia atera, eta zuzenean, zakarrontzira.
Portzierto, Podemos-en kanpainak, PSE eta EHB-engan barrezka egitea, harritu nau. Hauek ezin dute parre asko egin lortuko dituzten bozkekin. Eta eserlekuren bat lortzen badute, ea akordiorik sinatzen ez duten.
mikelgs :mastodon: Garko erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@garkopeke podemosena ikusteko gogoa jarri didazu 😂😂
Garko mikelgs :mastodon: erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs
Hona hemen daukazu
https://www.youtube.com/watch?v=9mSfO-kuOR0
mikelgs :mastodon: Garko erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@garkopeke ufa!! Ba ez naiz hasiko komentatzen ze ikerketa oso bat egin liteke:
- Egia esan, hori da daukaten espazio politikoa.
- Xede publikoa gaztea (marrazki bizidunak, tonua...)
- Parekatu egiten dituzte PSE eta EHbildu (ezker gisa diot)
- Anduezak izena du, Eneko Andueza da, Otxandiano otxandiano da (gaztelaniazko bideoan)
- EAJtik hautesle profil bat aipatu-zigortu, ez aberats plutokratak.
- Beraiek gazte guapo etab, noski. Batzuk egongo dira, ok! 😆
Xabi Otegi Amundarain mikelgs :mastodon: erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs hau falta zaizu diagnostiko sakonago bat egiteko ;-) @garkopeke @txerren
Urtzi Odriozola :ahobizi: mikelgs :mastodon: erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs @garkopeke @txerren @txapisotegi kuriosoa EAJko euskaldun txikiteroen estereotipoa. Esango nuke galtzear den espeziea dela eta EAJren benetako estereotipoa gehiago hurbiltzen dela korbatadunetara