Kritikak eta Iruzkinak

maitetxuela

maitetxuela@paperjale.eus

duela  urte 1, 8 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Miguel Temprano García(r)en ODISEA liburuaren kritika egin du

Miguel Temprano García, Homero, Calpurnio: ODISEA (Hardcover, 2020, Clásicos liberados) 4 izar

ODISEA, 10 URTEKO ITZULERA BATEN KONTAKIZUNA

4 izar

Martxoa zen, Youtube aplikazioan nabigatzen nenbilen eta bapatean abesti batek nire atentzioa bereganatu zuen: EPIC musikalaren ““would you fall in love with me again”.Bada, abesti hori entzun ondoren gertatutako guztiaren istorioa da hau.

Musikala amaitu bezain pronto, Homeroren bi eleberri famatuenetako bat irakurtzera animatu nintzen, ¿ Zein izan zen nire erabakia? Ba bai, irakurle maiteok, Odisea izan zen..

Liburu honetan murgildu baino lehen, niretzat oso garrantzitsua da irakurketa honek lortutakoa aipatzea. Pentsa: nobela hau K.a VII- mendean sortutakoa dela iradokitzen da, eta gure egunetaraino heldu da. Baina hori ez da, lortu duen meritu bakarra, ez; gaur egun jende askok, nahiz eta eleberria ez irakurri, badaki bere sinopsia: Ulisesek guztira, hogei urte igarotzen ditu etxetik kanpo, lehenengo hamar urteak Troyako guduan eta beste hamar urteak, Ithakara itzultzeko bidaian.

Orain, Odisea nobelaren iritziarekin hasteko, norbaitek galdetzen badit une honetan, Zer aurkitu dezaket Odisean? Nire erantzuna, denetarik.

Abentura epikoen narrazioa? Bai.

Jainkoak? Bai …

erabiltzailea Brandon Sanderson(r)en Arcanum ilimitado irakurtzen hasi da

Brandon Sanderson: Arcanum ilimitado (Hardcover, Gaztelania language, Nova) 5 izar

La esperada antología de relatos y novelas cortas del Cosmere, el universo que Brandon Sanderson …

Gaur Brandon Sanderson Historio Sekretu kontakizun motza amaitu dut, Lehenengo Aroari amaiera emanez.

Egon dira gauza batzuk gehiago ala gutxiago gustatu zaidanak, baina ohore bat izan da Vin, Kelsier, Mamua, Sazed eta horrelako pertsonaien abenturak jarraitu izana.

Ez dakit noiz irakurriko dudan Mistborn Bigarren Aroa; lehenik "Aliento de los dioses" eta "Archivo saga" irakurri nahi dudalako.

Baina gogoekin egongo naz. Mila esker Elantris, Mila esker Mistborn

(e)k Rebecca Yarros(r)en Alas de sangre liburuaren kritika egin du (Empíreo, #1)

Rebecca Yarros, Graciela Romero Saldaña (itzultzailea): Alas de sangre (Hardcover, Gaztelania language, Planeta) 3 izar

Violet Sorrengail creía que se uniría al Cuadrante de los Escribas para vivir una vida …

Dragoiak eta akzioa hoberenak izan dira

3 izar

Gaur egun, Romantasy ( fantasia + maitasuna, batuketatik ateratzen den azpi generoa) ospe handia deko, ta txikitatik fantasia ikusi duen pertsona bat izanda eta gainera dragoiak gustuko duen pertsona bat izanda, aukera bat eman nion romantasy generoko liburu ospetsuenetako bati, hain zuzen Alas de Sangreri.

Izenburuan aipatzen dudan moduan, gehien disfrutatu dut dragoiak agertzen ziren bakoitzean eta akzioa zegoenean, baina pertsonaien arteko maitasuna eta are gehiago sexuzko kapituluak.. beno xd

Ez dut uste, hurrengo liburua irakurriko dudanik xd Hori bai irakur erraz bat da.

(e)k Brandon Sanderson(r)en Elantris(r)i buruzko iruzkina egin du

Brandon Sanderson: Elantris (Hardcover, Spanish language, 2016, Nova) 4 izar

Brandon Sanderson debutó en 2006 ante los lectores en castellano con Elantris, una novela de …

Cosmere munduan sartu berri nintzenean, askotan entzun dut; ez hasi Elantris-etik liburu kazkarrena baita. Egia da, ni "Imperio Final" liburutik hasi nintzela, hura amaitu eta "Pozo de la ascension" hasi baino lehen ekin nion Elantris irakurtzeari.

Ez dakit, Game of Thrones ( lehenengo bi liburuak) zerbait irakurri dudalako edo ez dakit zergatik baina gogoko izan dut Elantris erakutsi nahi zidan istorioa. Hori bai, ekintzak poliki polikiz doaz gauzatzen baina, ez dut ukatuko "Pozo de la ascension" gertatu zitzaidan bezala, politika partea disfrutatu egin nuen :)

(e)k Miguel de Cervantes Saavedra egilearen Don Quixote irakurtzen amaitu du

Miguel de Cervantes Saavedra: Don Quixote (2000, Ann Arbor Editions LLC) 5 izar

Familian beti entzun izan dut, "Quijote liburua irakurri nuen txikitan, hori bai liburu astuna", ta egia da interesa pizten zidala irakurtzea, azkenean txikitatik zaldun eta printzesa inguruko istorioak gogoko izan ditudalako, baina aldi berean beldur ikaragarria nuen hura irakurtzeko. Azken batean liburu luzea baita.

Zorionez aurkitu nuen, gaztelera modernura itzulitatako edizio bat. Bidai zoragarria izan da. Onartuko dut, ez da liburu erraz bat ( niretzat ez) baina azkenenengo 100 orrialdeetara heldu nintzenean, tristura sentitu nuen, banekien nobela nola amaituko zen, baina ez nuen amaitu nahi.

Liburu hontatik atera dudan erreflexio nabarmenena, ez utzi zaren pertsona izaten ( min egiten ez duzun bitartean)