Erabiltzailearen profila

Joxe Rojas 🥐

joxe@mastodon.eus

duela urte 1, 6 hilabete(e)an batu zen

Bakoitza bere frikiak bizi du

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Erabiltzailearen aktibitatea

avatar for joxe@mastodon.eus Joxe Rojas 🥐 bultzatuta

(e)k Joseba Sarrionandia(r)en Markos Gimenoren 101 Letrakartel(r)i buruzko iruzkina egin du

Markos Gimenoren 101 Letrakartel (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …

Hau ete dok Sarrik Euskal Herrixan ondutako lehen idazlana? Markosengaittik poza, eta "zelebrazio" hitza dok behin eta barriro burura datortena, bere jenialtasuna deskubritziakin batera. Bizi zala ez genduan bihar zan beste estimatu, jenio askokin gertatzen dana. Irribarrez txipristintzen ginttuan. Baina hasieran esandakua: zirraragarrixa dok, baitta be, Joseba Sarrionandiak bere itzulera ostian eguneratzeko Markosen "gure mundua", Ego ibarrekua, erabilli izana. eu.wikipedia.org/wiki/Ego_ibarra "Ez dut liburu hau idatzi banekielako, baizik eta ez nekielako. 1980an joan nintzen hemengo egunerokotasunetik, 2021ean itzuli naiz, beraz ez nuen ia ezer ezagutzen Markosen garaiaz. Idatzi ahala ezagutu dut Markosen bizitza eta beste askorena. Zirraragarria egin zait, horiei ere garai interesanteak tokatu zaizkie (Slavoj Žižek filosofoak esaten zuen: "Baten bat benetan gorrotatzen baduzu, maradikazio moduan esaten da Txinan: "Garai interesanteak bizi ditzazula!", gerra eta arazo larrien sasoiak direlarik interesanteak"). Iruditzen zait Markosen eskizofrenian belaunaldi baten ibilbidea irudikatzen dela, baina hori irakurleak esango du (ea ispilutzat har dezakeen datorren "hizpilua").

@arasanse Esango nuke nik beste angelu batetik begiratzen diodala gaiari eta hortik datorkidala kezka. Ez daukat frogarik, baina dudarik ere ez, eredu turbokapitalistak esku-eskura jarri diela talde hauei hedapena. Erreflexiorako tarterik gabeko bizimodu azkarra, 'letren' aldea gero eta baztertuago hezkuntzan ez doalako 'produktibitatearekin zuzenean lotua', harreman sozialen pribatizazioa internet bidez, algoritmo eta 'datsegit' eta 'arrakasta' eta derrigorrezko zoriontasunaren tirania...

Lehengoan hari labur bat idatzi nuen Mastodonen, HBOk egunotan tamalez oso hurbiletik ezagutu nuen sektari buruz estreinatu berri duen dokumentalaren harira. Ideiak apur bat ordenatu eta blogeko sarrera batean ere jaso ditut.

Bide batez, gertuko norbait batean murgilduta ibil ote daitekeen susmoa duzuenontzako aholku eta baliabide pare bat ere utzi ditut. Bihotzez espero dut inork erabili behar ez izatea.

Zaindu!

https://www.teknopata.eus/2023/11/love-has-won-sekta-estatu-batuetatik-euskal-herrira/

Estatu Batuetako Crestone herrixkan finkatuta zegoen. Esaten zutenez, jainkoa emakume bat zen, 'Ama Jainkoa' deitzen zioten Amy Carlson, eta bere misioa zen mundua 3Dko planotik 5Dko beste batera 'igotzea'.

2021eko apirilean, sektako kide baten deiaren ostean, poliziak Carlsonen gorpua aurkitu zuen sektaren etxeetako batean, erdi momifikatuta, begirik gabe, lo zaku batean bilduta eta koloretako argiz inguratuta.
(1/3)

Aber, Mastodon, egin zure magia!

Teknologiari buruzko artikulu bat idatzi behar dut Aizu! aldizkarirako, eta ez zait gairik bururatzen. Ahal dela kontu praktikoak eta euskararekin lotutakoak sartzen saiatzen naiz. Azken gaiak izan dira gaitu.eus, euskara ikasteko baliabide digitalak, telefonoa zaintzeko aholkuak, adimen artifiziala, ChatGPT, spam eta iruzur deiak, sare sozialak, fedibertsoa… Komeni ez errepikatzea, noski!

Ideiarik? 🙏🏼🙏🏼

Beitu, gurasoenean hau da tradizioa arimen gauean eta gaurko egunean zehar: ontzi txiki batean ura eta olioa bota, gainean 'tximeleta' deritzon lanpara txiki bat ezarri, sua eman eta gau ta egun osoan piztuta eduki, senideko hildakoen arimei guganako bidea erakusteko.