Itzuli

Lehengoan hari labur bat idatzi nuen Mastodonen, HBOk egunotan tamalez oso hurbiletik ezagutu nuen sektari buruz estreinatu berri duen dokumentalaren harira. Ideiak apur bat ordenatu eta blogeko sarrera batean ere jaso ditut.

Bide batez, gertuko norbait batean murgilduta ibil ote daitekeen susmoa duzuenontzako aholku eta baliabide pare bat ere utzi ditut. Bihotzez espero dut inork erabili behar ez izatea.

Zaindu!

https://www.teknopata.eus/2023/11/love-has-won-sekta-estatu-batuetatik-euskal-herrira/

Joxe Rojas 🥐(r)en egoerari erantzun dio

@joxe Eskerrik asko, Joxe! Asko interesatzen zait gaia. Pertsonaren alderdi espiritualak interes handia sortzen dit eta barrunbe horietan esploratzen ibiltzen naiz. Hortik abiatuta, uste dut gutxiegi hitz egiten dugula alderdi horretaz eta "bila" dabilen hainbat jende erreferentziarik gabe dagoela edozein guru iruzurtiaren eskuetan erortzeko

@arasanse Esango nuke nik beste angelu batetik begiratzen diodala gaiari eta hortik datorkidala kezka. Ez daukat frogarik, baina dudarik ere ez, eredu turbokapitalistak esku-eskura jarri diela talde hauei hedapena. Erreflexiorako tarterik gabeko bizimodu azkarra, 'letren' aldea gero eta baztertuago hezkuntzan ez doalako 'produktibitatearekin zuzenean lotua', harreman sozialen pribatizazioa internet bidez, algoritmo eta 'datsegit' eta 'arrakasta' eta derrigorrezko zoriontasunaren tirania...