Erabiltzailearen profila

imusitu

imusitu@paperjale.eus

duela  urte 1, 7 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

imusitu(r)en liburuak

Irakurtzeari utzita

(e)k Joseba Sarrionandia(r)en Hnuy illa nyha majah yahoo liburuaren kritika egin du (Poesia bilduma -- 30)

Joseba Sarrionandia: Hnuy illa nyha majah yahoo (Basque language, 2013, Elkar) 5 izar

Zaindu zeure burua, gizontxo

5 izar

Zaindu zeure burua, gizontxo. Horixe esan nahi du liburu honen izenburuak. Joseba Sarrionandiak Gulliverren bidaiak liburutik hartu zuen 1985-1995 bitartean idatzitako poemak biltzen dituen liburuari izena emateko. Poemak ez ezik, 2 ipuin jasotzen ditu bertan ere, eta denbora presente, pasatua eta futuroarekin jolasean aritzen da liburuan zehar, atalka askotariko gaiak jorratzearekin batera, hala nola itsasoa, maitasuna... Baina ezinbestean (h)erbestea da liburuan gailentzen den gaia, autobiografia karga handiko lana dugu hau.
"Mundua zabala eta arrotza da" "Batzutan inola ere ez ezin da ihes egin norbera den errauts pilotik" "Harriak ditugu baina ez dugu herririk. Harriak ditugu boltsilo zulatuetan, eta ez dugu inon eraikiko betirako etxerik. Baina harriak ederragoak al dira ba harresian?" #PaperjaleZozketa