Itzuli

(e)k Marta Lila Murillo(r)en Sigue el viento libre liburuaren kritika egin du

Marta Lila Murillo, Brackett Leigh: Sigue el viento libre (Hardcover, 2019, Valdemar) 4 izar

La vida aventurera de James Beckwourth, nacido en torno a 1800 en Virginia. Hijo de …

Ondo dago baina tira

Baloraziorik ez

Leigh Brackett nahiko famatua izan zen zientzia-fikzio lanetan (Star Warsen bigarrenaren gidoia ere berak idatzi zuela pentsatzen nuen baina Wikipedian agertzen denagatik [1] kontu hori ez da guztiz zuzena eta gidoilari moduan ere Faulknerregaz ere lan egin zuela irakurri dut. Ez nuena jakin da 'vakeroen' libururik idatzi zuenik.

Entretenigarria eta elkarrizketa gogoangarri batzuekin baina apur bat gehiago espero nuen. Dena dela, Valdermarren 'Frontera' bilduma hau jarraitzeko modukoa dela iruditzen zait, nahiz eta erreferentzi asko filmeetatik ezagunagoak egiten zaizkidan ('El rebelde Josey Wells' irakurri nuenean ezin nuen Clint Eastwooden irudia burutik atera, adibidez).

[1] en.wikipedia.org/wiki/Leigh_Brackett