Itzuli

(e)k Ce Santiago(r)en En el sur de Indiana liburuaren kritika egin du

Frank Bill, Ce Santiago: En el sur de Indiana (Paperback, gaztelania language, 2023, Malas Tierras) 4 izar

Ongi etorri Indiana hegoaldera, Ameriketako Estatu Batuen bihotzean, non sindikatutako lanpostuek eta familia-etxaldeek paso eman …

Bisitan ez joateko moduko lekuen bidai-gidarako

Baloraziorik ez

Eleberria pentsatzen nuena kontakizun-bilduma bihurtu da baina gustura irakurtzekoa, Donald Ray Pollocken Knockemstiff antzekoa, giro astun eta hiperbiolentoa.

Kontrazaleko laburpenean egileak Indiana hegoaldea mapan jarri zuela adierazten da, hain ipini zuen Tom Franklinek bidaiaren bat desbideratu egin zuela inguru horretatik ez pasatzeko ( hemen irakurritakoagatik).

Gomendagarria literatur mota hau gustatuz gero. Harry Crews, adibidez, euskaraz agertu zen gaztelaniaz baino lehenago. Gaztelaniaz, Malas Tierras hauetaz aparte, Sajalín eta Dirty Works (Tom Franklin beraren liburuak, adibidez) argitaletxeek barreiatzen dute droga mota hau (lehen Libros del Silencio izeneko bat ere bazegoen baina orain liburutegietan baino ezin dira topatu argitaletxe horretako liburuak).