bixerdo (e)k Ce Santiago(r)en En el sur de Indiana liburuaren kritika egin du
Bisitan ez joateko moduko lekuen bidai-gidarako
Eleberria pentsatzen nuena kontakizun-bilduma bihurtu da baina gustura irakurtzekoa, Donald Ray Pollocken Knockemstiff antzekoa, giro astun eta hiperbiolentoa.
Kontrazaleko laburpenean egileak Indiana hegoaldea mapan jarri zuela adierazten da, hain ipini zuen Tom Franklinek bidaiaren bat desbideratu egin zuela inguru horretatik ez pasatzeko ( hemen irakurritakoagatik).
Gomendagarria literatur mota hau gustatuz gero. Harry Crews, adibidez, euskaraz agertu zen gaztelaniaz baino lehenago. Gaztelaniaz, Malas Tierras hauetaz aparte, Sajalín eta Dirty Works (Tom Franklin beraren liburuak, adibidez) argitaletxeek barreiatzen dute droga mota hau (lehen Libros del Silencio izeneko bat ere bazegoen baina orain liburutegietan baino ezin dira topatu argitaletxe horretako liburuak).