bixerdo (e)k SANTIAGO GARCÍA(r)en Bajo los árboles donde nadie te ve liburuaren kritika egin du (Sillón orejero)
Hilketak Sylvanian Families herrian
4 izar
Aurtengo komiki onenari Harvey saria lortu duen honek (saririk ezagunenak Eisnerren ostean, zeintzuetara serie hau nominaturik ere bazegoen) kontraste ederra erakusten du kontatzen dituen basakeri odoltsuak eta pertsonaia eta giro laztangarriarekin.
Sylvanian Families motako herri eta pertsonaiak (Wikipedian ikasi berri Ameriketan Calico Critters deitzen dietela) doitasun kirurgikodun hilketak gauzatzen dituen Dexter motako hiltzaile batekin bizi izan dira oharkabean askoz ere heriotza odoltsuagoak eta ikusgarriagoak burutzen dituen beste hiltzaile bat agertzen denera arte.
Beste hiltzaile honen lehen biktima liburuzain-ohi bat izateak "gustatu zait" aldeari puxtarria gehitu dio baina egileak aukeratu duen amaiera errazak "ez zait hainbeste gustatu" aldearen puxtarriarekin orekatu da.
[Ez da espoilerra baina izan liteke] Gogoratzen dut Santiago Lorenzoren Los millones irakurtzerakoan, kariñoa hartu niela protagonistei eta ondo amaitu zezaten izan gura nuela. Poztu egin nintzen egileak ondo bideratu zituenean azkenik baina kasu honetan errazkeritik jo duela iruditu zait, oso sinesgarria iruditzen ez zaidan bide batetik jo duela bere protagonistari amaiera on bat eskaintzearren.
Tira, oso modu landuan sortutako komikia eta gustura irakurtzen dena.
