Bajo los árboles donde nadie te ve

Eleberri grafikoa, 146 orrialde

gaztelania hizkuntza

2025ko urt. 1a(e)an Astiberri(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-10332-29-4
ISBN-a kopiatu!
4 izar (berrikuspen 1)

Samantha Strong, adorable osa parda, ciudadana ejemplar y asesina en serie del pueblo de ensueño Woodbrook solo tiene una norma: “no asesines a tus vecinos”. Pero cuando un habitante de Woodbrook es asesinado brutalmente, Sam se ve obligada a hacer todo lo posible para encontrar a su rival antes de que el número de víctimas aumente y el sheriff Patterson empiece a ladrar (literalmente) a quien no debe.

Edizio 1

(e)k SANTIAGO GARCÍA(r)en Bajo los árboles donde nadie te ve liburuaren kritika egin du (Sillón orejero)

Hilketak Sylvanian Families herrian

4 izar

Aurtengo komiki onenari Harvey saria lortu duen honek (saririk ezagunenak Eisnerren ostean, zeintzuetara serie hau nominaturik ere bazegoen) kontraste ederra erakusten du kontatzen dituen basakeri odoltsuak eta pertsonaia eta giro laztangarriarekin.

Sylvanian Families motako herri eta pertsonaiak (Wikipedian ikasi berri Ameriketan Calico Critters deitzen dietela) doitasun kirurgikodun hilketak gauzatzen dituen Dexter motako hiltzaile batekin bizi izan dira oharkabean askoz ere heriotza odoltsuagoak eta ikusgarriagoak burutzen dituen beste hiltzaile bat agertzen denera arte.

Beste hiltzaile honen lehen biktima liburuzain-ohi bat izateak "gustatu zait" aldeari puxtarria gehitu dio baina egileak aukeratu duen amaiera errazak "ez zait hainbeste gustatu" aldearen puxtarriarekin orekatu da.

[Ez da espoilerra baina izan liteke] Gogoratzen dut Santiago Lorenzoren Los millones irakurtzerakoan, kariñoa hartu niela protagonistei eta ondo amaitu zezaten izan gura nuela. Poztu egin nintzen egileak ondo bideratu zituenean azkenik baina kasu honetan errazkeritik jo duela iruditu zait, oso sinesgarria iruditzen ez zaidan bide batetik …