Back
Euskalia (Paperback, Basque language) 4 stars

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Eusko-ZiFi trepidantea

5 stars

Euskarazko #ZiFi|a behar dugu, eta komikigintzan loratzea izan den bezala, espero dut Euskaliaren ondoren etorriko direla berriak. Oso gustura irakurri dut, nobela azido eta erreferentziaz betea, berehala hurbileko egiten diren pertsonaiekin, onenak beti joaten dira lehenik ;).

Teknologia orokorrean bigarren mailako bihurtua, magikotasunetik hurbil, ondo hartutako erabakian, proposatzen den Euskaliak gaur egungo ajeak daramatza etorkizunera, eta #ZiFi|ak orokorrean egiten duen moduan, gehiago deskribatzen du gure egunerokoa etorkizun posiblea baino.

Zoriondu nahi dut Mikel Alvarez Sarriegi egilea ausardiagatik, etorkizunak irudikatzea gaizki ikusia dagoen ildo baita gaur egun gurean, eta dibertimendurako artefaktu honekin bidea irekitzeko esfortzuan ale garrantzitsua jarri duelako.

Nobela beltza, telesail trepidanteak, abentura eroak eta #ZiFi|a gustoko badituzu, gozatuko duzu liburu honekin.