Asier Iturralde Sarasola (e)k Joxan Oiz Arruti egilearen Amazurtza irakurtzen amaitu du (AMAIUR)
Eguerdiko bisita gidatua eta solasaldia bikain joan dira. Oso gomendagarria. "Hurrengoan ea lortzen dugun Ponsol-en dendara sartzea" esan du Joxan Oiz Arrutik. Beraz, badakizue, liburua gustuko baduzue adi egon deialdiei eta lehenbailehen izena eman, itxaron zerrendan geratu baita jendea. Horrekin zorrotzak dira, 25 lagunentzat zen bisita gehienez eta beste hainbeste entzungailu zeuden. Gainerakoak gogoarekin geratu behar.
Liburuaren kritika egin nuenean esan nuen Ponsolen abentura gehiago irakurri nahiko nituzkeela. Gaur idazleak gaia aipatu du eta atea irekita utzi du. Orain XX. mendean girotutako beste proiektu batekin dabil buru belarri, baina "zuek Amazurtza liburua oparitu jendeari eta..." :)
