Eleberri elegiako eta polita, desagertzear dagoen mundu baten azken urteen erretratua, Ferrarako familia burges judutar baten bizitzari buruzko zertzeladez marraztua, gizon gazte sentibera, maitemindu (eta zenbaitetan nekagarri!) baten ikuspegitik, narratzaileak hasiera-hasieratik argi utzitako zoritxarreko amaieraren itzalpean. Sarrera gogoangarria du, lan osoa koloreztatzen duen oroimin kutsua kolpe bakar batez ezarriz, Lazioko kostalderako txango batetik eta hilobi etruskarretatik hasitako flash-back baten bidez. Itzulpen ederra, euskara dotore, zehatz eta argian.
Kritikak eta Iruzkinak
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Aingeru Aroz (e)k Koldo Biguri Otxoa de Eribe(r)en Finzi-Continitarren lorategia(r)i buruzko iruzkina egin du
Aingeru Aroz (e)k Shelley Parker-Chan egilearen He Who Drowned the World irakurtzen amaitu du
Duologia honen bigarren zatia. Aurreko liburua (She Who Became The Sun) baino askoz ilunagoa eta agian istorioaren garapenari dagokionez zertxobait ahulagoa. Edonola ere, asko gozatu dut Ming dinastiako Txinaren jaiotzaren berreraikitze/deseraikitze queer, ausart eta berritzaile hau irakurtzen. Idazleak lan bikaina egin du - irrikaz geratzen naiz haren hurrengo lanak noiz agertuko.