Erabiltzailearen profila

Aingeru Aroz

aingeruaroz@paperjale.eus

duela 2 hilabete, aste 1(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Aingeru Aroz(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Irakurrita

Koldo Biguri Otxoa de Eribe, Giorgio Bassani: Finzi-Continitarren lorategia (Paperback, Elkar) 5 izar

Eleberri elegiako eta polita, desagertzear dagoen mundu baten azken urteen erretratua, Ferrarako familia burges judutar baten bizitzari buruzko zertzeladez marraztua, gizon gazte sentibera, maitemindu (eta zenbaitetan nekagarri!) baten ikuspegitik, narratzaileak hasiera-hasieratik argi utzitako zoritxarreko amaieraren itzalpean. Sarrera gogoangarria du, lan osoa koloreztatzen duen oroimin kutsua kolpe bakar batez ezarriz, Lazioko kostalderako txango batetik eta hilobi etruskarretatik hasitako flash-back baten bidez. Itzulpen ederra, euskara dotore, zehatz eta argian.

(e)k Shelley Parker-Chan egilearen He Who Drowned the World irakurtzen amaitu du

Shelley Parker-Chan: He Who Drowned the World (Hardcover, 2023, Tor Books) 4 izar

Zhu Yuanzhang, the Radiant King, is riding high on her recent victory that tore southern …

Duologia honen bigarren zatia. Aurreko liburua (She Who Became The Sun) baino askoz ilunagoa eta agian istorioaren garapenari dagokionez zertxobait ahulagoa. Edonola ere, asko gozatu dut Ming dinastiako Txinaren jaiotzaren berreraikitze/deseraikitze queer, ausart eta berritzaile hau irakurtzen. Idazleak lan bikaina egin du - irrikaz geratzen naiz haren hurrengo lanak noiz agertuko.