Ezusteko polita, ahal bada kanpinean irakurtzeko garagardo batekin. Liburu laburra, hainbat kapitulu laburrez osatua. Gaiak berriz mota askotarikoak (umorezkoak, serioagoak, ...), elkarrekin ondo uztarturikoak eta erabiltzaile edo protagonista desberdinen ikuspegiak barneratuz. Gainera kapitulu bakoitzaren amaieran aurreko guztia biribiltzen duen esaldi batekin amaitzen da, zer pentsatu ematen duena.
Esperientzi polita izan da eta udara honetan erreklamu ona izan daiteke irakurleak ez diren pertsonentzat.
Ohiko formatua albo batera uzten duen liburua. Herri bateko komunitate txiki batean hilketa bat eman da eta pertsona bat kartzelan sartu dute. Hala ere abokatu bat ez dago ados epaiarekin eta apelazio bat jartzeko asmoa du. Horretarako baina bere bi laguntzaileei kasu guztia berriz irakurtzeko eskatzen die oharkabean zer ahaztu ote zaien aurkitzeko eta gu irakurle bezala, hirugarren laguntzailearen paperean sartuko gara nahi eta nahi ez.
Gauzak honela, liburuko orrialdeak modu honetara idatzita egon daitezke:
a) Abokatuak idatziriko testu zehatz formalak (hauek dira gutxienak, salbuespenak kasi)
b) Laguntzaileen arteko elkarrizketa informalak sare sozial baten bitartez (tarteka)
c) Susmagarri guztiek bidalitako e-mailak (Igorlea, jasotzailea, gaia, data eta ordua zehaztua dagoena). Liburuaren ehuneko handiena.
Irakurtzen goazen einean istorioan murgiltzen goaz eta susmagarrien izenak ikasiz (hasieran nahasgarria izan daiteke baina liburuak hortan ere laguntza eskaintzen digu). Hasieratik irakurlea dena ikertzailearen paperean jartzen du eta lehenengo 300 orrialdeak bulegoko lana izango litzateke, pazientziaz eta …
Ohiko formatua albo batera uzten duen liburua. Herri bateko komunitate txiki batean hilketa bat eman da eta pertsona bat kartzelan sartu dute. Hala ere abokatu bat ez dago ados epaiarekin eta apelazio bat jartzeko asmoa du. Horretarako baina bere bi laguntzaileei kasu guztia berriz irakurtzeko eskatzen die oharkabean zer ahaztu ote zaien aurkitzeko eta gu irakurle bezala, hirugarren laguntzailearen paperean sartuko gara nahi eta nahi ez.
Gauzak honela, liburuko orrialdeak modu honetara idatzita egon daitezke:
a) Abokatuak idatziriko testu zehatz formalak (hauek dira gutxienak, salbuespenak kasi)
b) Laguntzaileen arteko elkarrizketa informalak sare sozial baten bitartez (tarteka)
c) Susmagarri guztiek bidalitako e-mailak (Igorlea, jasotzailea, gaia, data eta ordua zehaztua dagoena). Liburuaren ehuneko handiena.
Irakurtzen goazen einean istorioan murgiltzen goaz eta susmagarrien izenak ikasiz (hasieran nahasgarria izan daiteke baina liburuak hortan ere laguntza eskaintzen digu). Hasieratik irakurlea dena ikertzailearen paperean jartzen du eta lehenengo 300 orrialdeak bulegoko lana izango litzateke, pazientziaz eta patxadaz ahalik eta informazio guztia pilatzearena. Hortik aurrera rock and rolla, informazioa azaleratzen hasten da, gauzak korapilatzen...
Liburu bikaina, lasaitasunez eta arretaz irakurri beharrekoa idatzitako orok baitu garrantzia. Erritmoak errespetatzen badira behintzat taldean irakurtzeko liburu ezin hobea, azkenean irakurle bakoitzak susmagarri bat izango duelako arrazoi batzuren baitan eta eztabaida interesgarria piz daiteke, gerora hala den edo ez egiaztatu daitekeelarik. Ausartzen zara? Gauza bat dago argi: hiltzailea nor den asmatu edo ez, ziur gozatuko duzula.
Liburu osoak 98 orrialde ditu eta ohi baino handiagoak.
Bertan XVIII mende hasierako piratarik ospetsuenaren bizitzaren azken urteak kontatzen dira. Istorio honen bitartez beraien arauak, izateko erak, harremanak eta abar azaltzen zaizkigu. Detaileak asko zaintzen dira, batez ere itsasontziak marrazteko garaian eta zer esan orrialde bikoitzen inguruan, zoragarriak. Kolorearen erabilera oso aberatsa da, zerua nola marrazten duen besterik ez da ikusi behar. Historian aditua bazara ez da ezer berririk agertuko (edo agian bai) baina beti da ongietorria ongi azaldutako istorio bat.
Gomendagarria da.
Orrialde bikoitz gutxi daude baina, lehen esan bezala, zoragarriak dira.
Samurai Afroa (Edizio osoa, irudia ezin izan dut aurkitu)
5 izar
Hitz gutxitan mendeku itsuaren inguruko istorio bortitza. Oinarri Japonia feudala izan arren, garai desberdinetako elementu desberdinak erabiltzen dira (automatak, gailu elektrikoak, tekno musika, etab...).
Estetikoki zein teknika aldetik oso zaindua:
- Lan osoan txuri-beltza erabiltzen da baina odolarentzat gorria
- Europako irakurketa ohitura mantentzen da nahiz eta egilea asiarra izan (ezkerretik eskubira)
- Bi kontinenteetako komikiaren inguruko baliabideak erabiltzen dira (Osamu Tezukaren angulu zinematografikoaren estiloa + amerikarren nobela grafiken antzera, istorioa eta berau iradokitzen dituzten irudiekin batera, derrigorrez sinkronian joan behar ez diren elkarrizketak eta ekintza bisualak).
- Edizio honek komikiaren 10 kapituluez gain, itzultzailearen oharrak eta egileari egindako elkarrizketa bat ekartzen du.
Las puertas de un tranvía se abren y un joven se enamora de una mujer …
PIEZAK
5 izar
Xakeko mahaia bizitzaren metafora gisa hartuaz istorio eta pertsonai desberdinen kollage-a emozionala.
Elkarren artean hasieran harremanik ez duten gertaerak pixkanaka sare berdinean daudela konturatuko gara denborarekin eta xakean gertatzen den moduan, bakoitzak egiten duen mugimenduaren arabera istorioa noranzko batera edo bestera zuzenduko da.
Bakoitzaren aldartea azaltzeko kolorearen erabilera, xakeari dagokionez pertsona bakoitzaren errepresentazioa , protagonisten adin tarteak, sare sozialak & harremanak, azalpenak... detaile txikiena zainduta dago eta gozamena da istorio hau irakurtzea. Oso gomendagarria.
Makro festibal batzuetara joandako pertsona naizen arren horien errealitatea hobeto ezagutzeko aukera eman didan liburua izan da. Musika maite duen pertsona batek egina izanik mundu berezi honen garapenak dituen kontraesanak azaleratzen ditu, bere erraietatik hitz egiten du eta zer pentsatu ematen du.
Modu oso ulergarrian idatzia, elkarren artean harremana duten 14 kapituluen hurrenkeran eta bis baten opariarekin. Oso gomendagarria. Gaur egungo makro festibalek gizartean duen eragina zein den jakin nahi baduzu, hauxe duzu irakur dezakezun libururik hoberenetarikoa.