Itzuli

(e)k Annie Ernaux(r)en Idazketa labana bat da liburuaren kritika egin du

Annie Ernaux, Leire Lakasta (itzultzailea): Idazketa labana bat da (Paperback, Euskara language, Katakrak) 5 izar

Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernaux-i. Erantzunetan, …

Iritzia

Baloraziorik ez

Poesia Mailu bat da esaten zuen Arestik, eta Ernaux-k labana bat dela dio. Gure komunitatean eragiteko modu bat, bizitzatik banaezina, jarrera (konprometitu) bat.

Ibilbide luze eta oparo baten atzean idazketari buruzko ezagutza, formazio, dedikazio zein eskarmentua nabarmentzen dira. Literatura hitza albo batera uztearen arrazoitik hasi, eta bere hautuak, egiteko moduak eta ikuspuntuak azaltzen ditu; izan ere, bere idazketari buruzko gogoeta bildu nahi du elkarrizketak: eraginak, estiloa, sailkapenak, abiapuntuak, prozedurak...

Nobel Saria eman zioteneko hitzaldiak emozionatu ninduen, eta liburu honetako muina han dagoela kondentsatuta iruditzen zait. 20 urte lehenago email bidezko elkarrizketa den liburu honetan ere hortxe daude bere printzipioak, bere idazketatik bereizi ezin direlako.