Itzuli

(e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa liburuaren kritika egin du

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 izar

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …

Iritzia

4 izar

Gustura irakurri dut liburua: irudimena eta gure euskal mundu txikian jolasteko aukera eskertu ditut gehienbat.

Egungo erronka, problema eta korapiloak baliatuta 10 koktel eskaintzen ditu: ertz desberdinetatik tiraka sortutako etorkizuneko EHak. Imaginazioak benetako erronkak begi bistan jartzen ditu.

Ipuinik gustukoenak aukeratu behar izatekotan, zalantzak zalantza, hauexek aukeratuko nituzke: 2.a idazle mutuaren bi iraultzak eta 8.a heart of basque darkness (pintxo thriller). Batetik, euskal elebakarren hedapena: liburuaren hasierako ipuina izanik, engantxatu egin ninduen tonuak. Bestetik, turismoari aurre egiteko bide gastronomiko-terrorista eta kontaketa modua.

Oso sorpresa ona izan da liburua, aspaldian ez dut liburu bat irakurtzen barre egin, osagaiak 0 km, geure geureak.