Kritikak eta Iruzkinak

Iñigo Ibarra

Mendilarre@paperjale.eus

duela 3 urte, 3 hilabete(e)an batu zen

Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Katell Chantreau(r)en Caminante(r)i buruzko iruzkina egin du

Katell Chantreau: Caminante (Paperback, Bretoiera eta Frantsesa language, ‎L'oeil électrique éditions) 5 izar

De Riobamba à La Paz en passant par Lima et Ayacucho, Katell Chantreau a parcouru …

Egileak, motxila bizkarreratu, Roazhoneko unibertsitatean zenbait kontaktu lotu eta, Hegoamerikara egiten du jauzi zazpi hilabetez. Bertako bizimodua, mixeria, egoera politikoa, Quechuaren osasuna, eta, elizaren pisua ezagutzeko asmoz. Horiek guztiak bere begiratuaren galbahean neurtuko ditu. Zintzo. Bere europartasunaz jakitun. Liburua maitasun handiz idatzia dago. Bretainia eta bretoiera maite ditu. Bertsio elebiduna da. Frantsesez eta Bretoieraz idatzia dago. Nik, dakidan gutxi hori, Googleren itzultzailearen laguntzaz osatu dut; frantsesetik gaztelerara ekarriz. Gero bretoierazko zenbait hitz eta molde koaderno batera moldatu ditut. Zeozer ikasiko dudanaren itxaropenez.

(e)k Jean-Luc Bannalec egilearen Los crímenes de Saint-Malo irakurtzen amaitu du

Jean-Luc Bannalec, Marta Mabres Vicens: Los crímenes de Saint-Malo (Paperback, 2022, DEBOLSILLO) 5 izar

Dupin komisarioaren beste liburu bat. Udako irakurgai ohiko bihurtu zait. Arin eta gustura Irakurtzen ditut bere abenturak. Akaso, idazkera errezegia dute. Nolanahi ere, gaizkilea nor den jakin arte ez duzu utziko. Liburu guztietan Bretainiako toki turistikoen berri ematen duen arren, honetan bereziki: Bretainiako gida turistikoa dirudi. Exajerartua da. Hala ere pozik irakurri dut.

Iñigo Ibarra Alonso: Aulkipeko sekretuak (Paperback, Euskara language, Denonartean) Baloraziorik ez

Iñigo Ibarrak istorio hauekin besteak beste hainbat argibide eman dizkigu bizi gaituen ingurua, Nafarroa Garaia, …

Nire lehen liburua da eta oso gora-beheratsua da. Hortaz gainera, euskararen edertasuna paperera ekarri nahi horretan, barrokoegia edo kargatuegia idatzi nuen. Lastima. Gaur ez nuke horrela idatziko. Gai eta toki ezberdinei buruz idatzitako artikuluak dira: Etxanoko baseliza, Euskal txerria, Iruñerriko bertso-eskolen sorrera, baserrietako gazta, sex-shopak, Iturrama auzoa eta kooperatibak, fetitxismoa, intsumituen bertsozko epaiketak, Halloweenen antzeko Iruñerriko ospakizunak, Anikotea eta pilotasoroak, Katu taberna, Ezkurrako segalariak...