Iñigo Ibarra (e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Transgresioa irakasgai(r)i buruzko iruzkina egin du
Gustura irakurri dut liburua. Finean, modu batera edo bestera, denoi eragiten digu irakaskuntzak. Pedagogia eraldatzailea da berea. Feminista. Eta are garrantzitsuagoa dena, bazterreko baten begietatik hausnartutakoa: emakume beltza. Ohiko formatu akademikoetatik aldenduta dago bere lana. Eta hala ere, nire ezezagutza maila handia da egile askoren aipuei dagokionez. Subjektu kolonizatu batek egarria daukala dio. Eta zikinkeria pixka bat duen uretatik bezala edan duela hainbat egileen lanetatik bere ikuskera osatzeko. Lehen munduko pribiligiodunek aldarrikatu dezakete ur garbiaren erabilera. Baina hori ez da erreala. Kolonizatua ixiltzeko modu bat izan daiteke. Akaso, euskaldunontzat, kolonizatuta gauden aldetik, beltzen begirada oso pedagogikoa da guretzat. Gainera, ikasgela bakoitza ezberdina da, eta estrategiak aldiro aldatu behar dira. Eta hemen esperientzia eta proposamen pila dakarzkigu.