Jokin aipatu zuen Danele Sarriugarte(r)en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Edukiari buruzko abisua 206. orrialdea
Liburu baten generoa, gorputz baten generoa, musikaren artea bezalakoa da: denboran oinarritutako inprobisazio-lana, emandakotik abiatzen dena. Ez daukazu zertan doinu bera jo behin eta berriro. Aldatu egin ditzakezu formak: zer den gizona, zer memoria, zer saiakera, zer emakumea, zer monografia akademikoa. Ez duzu zertan forma bat hautsi —horretan badago, baiki, hertsapen-puntu bat—: modernismoaren alde txarra zen hori. Aldiz, forma horrekin jolastu zaitezke. Emandako formekin jolastu. Harik eta zure aukerak zabaltzen dituzten arte, zure beharrekin bat egiten duten arte.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (205. orria - 206)