Jokin aipatu zuen Danele Sarriugarte(r)en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Edukiari buruzko abisua 110. orrialdea
Zerk aldatu zuen nire aldartea? Hamaika gauzak: hormona hauek, maitasun honek, pandemiak, gure diruak, zure biziraupenak. Oraina bakarrik esistitzeak, eta etorkizun handirik ez egoteak.
Baina galdera bat daukat: —Nola ikusten gaituzu etorkizunean? —Eskerrak Emateko Eguna ospatzen ari gara elkarrekin, landa-eremuan nonbait. Haurrak bertan daude, eta beren maiteak ekarri dituzte. Zu zure kidearekin zaude, eta ni nirearekin, eta elkartu egiten gara eta eskerrak ematen ditugu, nahiz eta nork bere bizimodua daukan.
Niretzat, hementxe da politikoa pertaonal. Nire barruan geratzen den borroka honako hau da: mundu bat lortzea non denok elkarrekin eseriko baikara Eskerrak Emateko Egunean, maite ditugun guztiekin, eta non aulki bat utziko baitugu libre, behar duenarentzat.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (109. orria - 110)
Uf...