Jokin aipatu zuen Danele Sarriugarte(r)en Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Edukiari buruzko abisua 72. orrialdea
Feminitateak badu botere bat —nolabaiteko botere bat—, baina zigortu egiten dute botere horrengatik. Eta ez soilik gizonek. Hori ikasten ari nintzen jadanik. Eskolan neska deitzen bazidaten, beste zerbaiten aurrekaria izaten zen: zorura botako ninduten jarraian. Mutilek egiten zuten hori, baina zenbait neskak ere mutilekin batera barre egiten zuten. Neska horietako batzuek, helduaroan, feministak direla uste dute.
— Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza, Danele Sarriugarte, McKenzie Wark (71. orria - 72)
Pasarte honek oso ondo jasotzen du transmisoginiaren funtsa. Patriarkatuaren botere ardatzean, transmisoginiak ahalbidetzen du talde zapalduak botere apur bat izatea, beste batzuk are gehiago zapalduz, egoera irauli ez dadin.