Kritikak eta Iruzkinak

Ismene

Ismene@paperjale.eus

duela  urte 1, 2 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Irati Jiménez Uriarte(r)en Nora ez dakizun hori(r)i buruzko iruzkina egin du

Irati Jiménez Uriarte: Nora ez dakizun hori (Paperback, Euskara language, 2009, Elkar) 4 izar

Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten …

Bizitasun handiko eleberria da. Protagonisten sentimenduek eta emozioek harrapatzen zaituzte. Legetik eta tradiziotik kanpo dauden bizipenak begi aurrean kokatzen dira eta, nahiz eta konbentziozkoak ez izan, barrura sartzen zaizkizu, pertsonaien bizipoza zurea balitz bezala. Ihes egitea xedea izan arren, elkar bilatzea bihurtzen da.

Unai Elorriaga López de Letona: SPrako tranbia (Paperback, Euskara language) 5 izar

Benetako harribitxi bat da SPrako tranbia, lehen obra batean harrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria da …

Katmandun ikusiko dugu elkar, Lucas

Baloraziorik ez

Lucasen munduan oroitzapenak eta ametsak dantzan daude, baita iragana eta orainaldia ere. Lucasi joan zaizkion pertsonak (Rosa, bere emaztea; Matias, bere laguna) berarekin daude eta 8000 metroko mendiak igotzeko desioak bizinahiaren motorra dira. Lucas gaixotasuna eta baita heriotza ere datozen bezala hartzeko prest dago. Pertsonaiek ingurukoekin dituzten detaile txikiak garrantzitsuak dira maitasuna adierazteko. Umorez, ironiaz eta samurtasun handiz beteta dago liburu berezi hau. Gure ingurukoak ulertzen saiatu behar dugula eta ahal den heinean euren ametsak posible egiten saiatzeko gonbidapena luzatzen digu Unai Elorriagak.

“Azukrezkoak izaten dira begirada gehienak ospitaleetan.” (Lucas,14.orr.) “Gaixo batek sor dezakeen sentimendurik ederrena da asperdura.”(Lucas,15.orr.) “Marcosen gelara heldu zen Lucas noizbait… Lucas ikusi zuenean, liburua utzi zuen Marcosek.” (92.orr.) “Gero eta okerrago dago Lucas. Baina guk barre egiten diegu painalei, Lucas bezain umeak garela kasik.” (96.orr.) “Mariaren arima altzairu gorrizkoa bazen ere, desegin egin zen une horretan, eta urtu.”(130.orr.)