Ismene (e)k Unai Elorriaga López de Letona(r)en SPrako tranbia liburuaren kritika egin du
Katmandun ikusiko dugu elkar, Lucas
Lucasen munduan oroitzapenak eta ametsak dantzan daude, baita iragana eta orainaldia ere. Lucasi joan zaizkion pertsonak (Rosa, bere emaztea; Matias, bere laguna) berarekin daude eta 8000 metroko mendiak igotzeko desioak bizinahiaren motorra dira. Lucas gaixotasuna eta baita heriotza ere datozen bezala hartzeko prest dago. Pertsonaiek ingurukoekin dituzten detaile txikiak garrantzitsuak dira maitasuna adierazteko. Umorez, ironiaz eta samurtasun handiz beteta dago liburu berezi hau. Gure ingurukoak ulertzen saiatu behar dugula eta ahal den heinean euren ametsak posible egiten saiatzeko gonbidapena luzatzen digu Unai Elorriagak.
“Azukrezkoak izaten dira begirada gehienak ospitaleetan.” (Lucas,14.orr.) “Gaixo batek sor dezakeen sentimendurik ederrena da asperdura.”(Lucas,15.orr.) “Marcosen gelara heldu zen Lucas noizbait… Lucas ikusi zuenean, liburua utzi zuen Marcosek.” (92.orr.) “Gero eta okerrago dago Lucas. Baina guk barre egiten diegu painalei, Lucas bezain umeak garela kasik.” (96.orr.) “Mariaren arima altzairu gorrizkoa bazen ere, desegin egin zen une horretan, eta urtu.”(130.orr.)