Euskara hizkuntza

Erein(e)k argitaratua.

4 izar (2 berrikuspen)

Umetatiko lehen amodio bortitz, ero, galgarri, menderaezin baten historia da Gailur Ekaiztsuak. Minbizi bihurtutako bizi-min baten historia. Heathcliff da nobelaren ardatza. Machiavellorekin eta Sadeko Markesarekin lotu izan dute pertsonaia hori. Obsesio baten kontakizuna dugu, beraz, eleberria. Catherine Earnshawk bazter uzten duenean bere anaiorde Heathcliff –ijitokume bat, aitak Londrestik ekarria eta etxean hazia– Edgar Lintonekin ezkontzeko, Heathcliff urrundu egingo da, baina bi helburu hauek betetzera itzuliko da: Earnshawtarren etxea bereganatu, bere umetako maitearengandik hurbil egoteko, baina, batez ere, jabetzak ematen dion botereaz bere indarra erakusteko. Amodio destainatu baten istorioa da, beraz, Gailur Ekaiztsuak, baina hori baino gehiago ere aurkituko dugu eleberri honetan: amodio gutxietsiak eragindako mendeku baten kontakizuna, pasio menderaezin batena, baretu ezineko min bizi batena.

Edizio 1

(e)k Emily Brontë(r)en Gailur Ekaiztsuak liburuaren kritika egin du

Bizitza bezain egiazko literatura

Baloraziorik ez

Denbora luzea eman dut irakurtzen, erlojuetatik askatuta, zenbat denbora neraman edo irakurtzeko dauzkadan gainerako liburuei erreparatu gabe. Zati asko behin eta berriz irakurriz. Bikaina da liburua; maitasun, mendeku eta pasioz betea. Ez nau tramak gehiegi harrapatu, baina hain benetakoak egin zaizkit pertsonaiak, ondoan neuzkala iruditzen zitzaidala

Zerrendak