mikelgs (e)k Harkaitz Cano(r)en Fakirraren ahotsa(r)i buruzko iruzkina egin du
Pasada bat da, dagoeneko "badakizun" zerbait irakurtzen duzunean liburu batean. Hori lortzen du tarteka Harkaitz Canok! (adibide bat)
Beste hausnarketa batzuk, ordea, ez zaizkit iritsi eta aspertu naute. Baina batzuek, abila da idazlea gero, aspertu egin naute eta... halako batean borobildu egiten ditu, eta gustatu! Horixe gertatu zait 280 orritik aurrera.
Liburua bukatzen ari da eta azkar irakurtzen ari naiz, eta aldi berean motel irakurri nahi dut, ez dadila bukatu...
Bertsolariak sarri saiatzen dira hitz-jokoak egiten eta hausnarketa borobilak eskaintzen, entzuleari irakatsi eta pentsatzen laguntzen. Idazle honek ere hori egiten du. "Prosalaria" dela esateak balio du? Idazle guztiak saiatzen dira horretan? Ez, ezta? Batzuetan paragrafo batean eskaintzen du bizitzari buruzko hausnarketa borobil bat, eder-ederra. Beste batzuetan orri batzuk hartzen ditu. Bereziki saiatzen da horretan Cano, narratzaile gisa. Idazle hau prosalari galanta da! Beste honetan ere sumatu eta gozatu nuen hori, baina irakurleari gehitxo eskatzen ziola iruditu zitzaidan. Hemen karanbola …
Pasada bat da, dagoeneko "badakizun" zerbait irakurtzen duzunean liburu batean. Hori lortzen du tarteka Harkaitz Canok! (adibide bat)
Beste hausnarketa batzuk, ordea, ez zaizkit iritsi eta aspertu naute. Baina batzuek, abila da idazlea gero, aspertu egin naute eta... halako batean borobildu egiten ditu, eta gustatu! Horixe gertatu zait 280 orritik aurrera.
Liburua bukatzen ari da eta azkar irakurtzen ari naiz, eta aldi berean motel irakurri nahi dut, ez dadila bukatu...
Bertsolariak sarri saiatzen dira hitz-jokoak egiten eta hausnarketa borobilak eskaintzen, entzuleari irakatsi eta pentsatzen laguntzen. Idazle honek ere hori egiten du. "Prosalaria" dela esateak balio du? Idazle guztiak saiatzen dira horretan? Ez, ezta? Batzuetan paragrafo batean eskaintzen du bizitzari buruzko hausnarketa borobil bat, eder-ederra. Beste batzuetan orri batzuk hartzen ditu. Bereziki saiatzen da horretan Cano, narratzaile gisa. Idazle hau prosalari galanta da! Beste honetan ere sumatu eta gozatu nuen hori, baina irakurleari gehitxo eskatzen ziola iruditu zitzaidan. Hemen karanbola kontzeptualak eginago ematen zaizkio irakurleari, barraketako atrakzio batean igo eta berak ematen dizkizu bueltak.