Alex (e)k Haritz Larrañaga Altuna(r)en Olatuak sutzen direnean liburuaren kritika egin du (Amaiur)
Surfa eta borroka
Ona. Erraz irakurtzen da.
“Surfa eta borroka” da atal baten izenburua. Ondo laburtzen du liburua. Igoal hobetu zitekeen: “Surfa bai, borroka ere bai”. Haritz Larrañaga surflaria da eta surfari buruzko artikuluak idazten ditu GARA egunkarian.
Apunte batzuk: - Surfari buruzko azalpenak ez zaizkit astunak egin. Interesgarria egin zait. - Nerabe eta gazte garaiak ekarri dizkit gogora. Gertaera batzuk erabat identifikarriak. Batzuk oso gertukoak. -Ondo azaltzen du 80 hamarkadako testuinguru soziopolitikoa: borroka, kalea, kartzela… - Musika ere oso ezaguna egin zait: Heavy, Punk, Abril en Managua…
Oso gustura irakurri dut.