Itzuli

(e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da liburuaren kritika egin du

Xabier Mendiguren Elizegi: Oso latza izan da (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa …

Oso latza, benetan

5 izar

Kronika ala nobela?

Kronika periodistikoak idazleak berak bizitakoak kontatu ohi ditu; pentsatzekoa da argazki zehatzagoa emango duela, eta litekeena dela idazlearen begirada subjektiboa izatea. #OsoLatzaIzanDa nobela bat da, baina asko du kronikatik. Joxe Arregirenarekin batera, garai bertsuan gertatu zien bestelako gertaerak ere kontatzen ditu: istorioa denboran kontestualizatzen laguntzen dute.

Pertsonaiak

Neurri batean nobela korala da, baina esango nuke hiru protagonista nabarmentzen direla: Joxe Arregi bera, Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bixente Ameztoi. Hirurak oso ezberdinak. Egin ez baduzue... wikipedian kontsultatu bakoitzaren istorioa. Nonbait irakurri dut, eleberrigintzaren estrategia ohikoa dela: pertsonai oso ezberdinak hautatu, kontraste horretan gehiago nabarmentzeko bakoitzaren ezaugarriak.

Itziarren seme-alabak

Liburua Itziarren seme-alaba guztiei dago dedikatua: tortura jasan duten guztiei. Zenbat aldiz ez ote dugu "Itziarren semeak" abestia kantatu! Abesti matxista dela entzun izan dut, emakumearen rol mendekoa erabat nagusitzen delako. Eta halaxe da... bere garaiko kumea da kantua. Niri, dena den, are ederragoa (eta ARE LATZAGOA) iruditzen zait Anje Duhaldek Gurutze Iantziri egin zion kantua: "Irtenbiderik ez zen". Oilo-ipurdia jartzen zait entzuten dudan bakoitzean. Baita "La Polla" entzuten dudanean ere: Vas a conocer un nuevo mundo profundo, Pues tu humillación jamás tocará fondo. Conocerás un dolor que nunca hubieras imaginado, Aprenderás lo que es gritar.

Epika

Jon Maiari azken aldian epikaren kontra hitz egiten entzun diot... Euskal Herriak epika gutxixeago behar duela esan izan du... edo --bestela-- gauza txikien epika dela behar duguna [Gaur ez dut nahi kantatu epika / nahiago dut muxu bat hondartzan]. Ez dakit bada... Ziur aski arrazoi du, baina geure "epika" sortzen ez badugu, besteon epika "jan" beharko dugu. Esango nuke nobelan nagusitzen den istorioa Joxe Arregiri egin zioten argazkiarena dela. Badu asko epikatik... letra xehez idatzita bada ere.

Adiorik ez

Lagun bat nuen (duela 2 urte hil zen), garai bertsuan DGSn atxilotua egon zena. Gaztetxo bat zen garai hartan. Kontatzen zuenaren arabera, Arregirena gertatu zenean, unean bertan amaitu ziren tratu txarrak. Hura ere laster batean bidali zuten Carabanchelera. Denbora gutxi egon zen han, hilabete pare bat, juxtu markak desagertu bitartean...