Alex (e)k Lana Corujo(r)en Han Cantado Bingo liburuaren kritika egin du
Bikaina
5 izar
Liburu bikaina iruditu zait. Irakurterraza, originala, hunkigarria...
Gaia originala da... "herentzia" moduan dohai bat duen familia bat: gertuko pertsona maitatu bat hil ondoren ikustea. Testuaren antolamendua are originalagoa: kapitulu laburrak dira, eta horietako bakoitzean, izenburuarekin batera, zenbakia agertzen da. Protagonistaren adina da zenbakia. Kapituluz kapitulu puzzle baten moduan osatzen da istorioa.
Benetan merezi du irakurtzea
