Itzuli

(e)k Edurne Lazkano Ibarbia(r)en Terraza debekatua liburuaren kritika egin du

Fatima Mernissi, Edurne Lazkano Ibarbia: Terraza debekatua (Euskara language, Erein) 4 izar

Haurtzaroaren begiradatik idatzita, Terraza debekatuak 1940ko hamarkadako Fezeko etxe tradizional baten barrura garamatza. Emakumeen egunerokoa …

Geruza asko dituen liburua

4 izar

Fatima Mernissi Fez hiriko harem batean jaio zen. Liburua, halere, ez omen da autobiografikoa. Izatekotan auto-fikziotik du gehixeago, autobiografiatik baino. Edonola ere, etnografiatik ere gauza asko ditu. Leku eta garai bateko gizartea islatu nahi du. Agian bi munduk talka egiten duten lekua eta garaia.

Mernissi feminismo islamikoaren aitzindaria da. Haremaz hitz egiten du. Harema, izatez, gartzela dela azaldu nahi du. Zeharkatu ezin diren mugak ezartzen ditu. Barrukoak eta kanpokoak. Terraza bada askatasun-gune txiki bat, muga horien barruan.

Gustatu zait "Mila gau eta bat gehiago" liburuari eta Xeherezaderi egiten dien keinua. Hitza bizirauteko estrategia ezezik, ahalduntzeko tresna da. Patxi Zubizarretan ba omen du, liburuaren euskarazko bertsio bat. Budur printzesaren istorioa ageri da bertan? Ez dakit. Ipuina gustatu zait, baita horretaz Fatima Messinak egiten duen gogoeta ere. Istorio subertsiboa da, neurri batean, horregatik Xeherezadek ez du lehen gauetan kontatuko. Gerorako utziko du. Istorioak iradokitzen du gizonak eta emakumeak ez direla horren ezberdinak: aski da gizon moduan janztea, gizonek dituzten pribilegioak izateko.

Iruditzen zait liburuak geruza asko dituela, lehen irakurraldian ondo jasotzen ez direnak. Agian komeni da bigarren irakurraldi bat egitea hemendik hilabete batzuetara.