Terraza debekatua

Haremeko neskato baten istorioak

Euskara hizkuntza

Erein(e)k argitaratua.

4 izar (3 berrikuspen)

Haurtzaroaren begiradatik idatzita, Terraza debekatuak 1940ko hamarkadako Fezeko etxe tradizional baten barrura garamatza. Emakumeen egunerokoa patioen, korridoreen eta, batez ere, teilatuko terraza misteriotsuaren inguruan antolatzen da. Fatima Mernissik, orduko neska kementsuak, galdera eta jakin-min etengabez azaleratzen ditu etxeko arauak, istorioak eta isilpeko ametsak; eta espazio horiek, itxuraz itxiak, bihurtzen dira askatasunaren eta debekuaren arteko gatazkaren eszenatoki bizi-bizi.

Memoria, umorea eta zorroztasuna uztartuz, Mernissik harreman sare konplexu eta goxo bat ehuntzen du, non emakumeek –mugak eta arauak hausteko estrategiak asmatu bitartean– indarra eta elkartasuna aurkitzen duten. Kontakizun laburrez osatutako kontakizun honek, eguneroko xehetasun txikietan oinarrituta, musulman herri baten tradizioaren barrunbeak modu argigarriz zabaltzen ditu, eta, irakurlea lekuko, desira, irudimena eta adorea bihurtzen dira itxialdiaren benetako kontrapisu. Literatura unibertsal bihurtu den istorio baten aurrean gaude: askatasunaren bila hazten ari den ahots baten jaiotza.

Edizio 1

(e)k Edurne Lazkano Ibarbia(r)en Terraza debekatua liburuaren kritika egin du

Geruza asko dituen liburua

4 izar

Fatima Mernissi Fez hiriko harem batean jaio zen. Liburua, halere, ez omen da autobiografikoa. Izatekotan auto-fikziotik du gehixeago, autobiografiatik baino. Edonola ere, etnografiatik ere gauza asko ditu. Leku eta garai bateko gizartea islatu nahi du. Agian bi munduk talka egiten duten lekua eta garaia.

Mernissi feminismo islamikoaren aitzindaria da. Haremaz hitz egiten du. Harema, izatez, gartzela dela azaldu nahi du. Zeharkatu ezin diren mugak ezartzen ditu. Barrukoak eta kanpokoak. Terraza bada askatasun-gune txiki bat, muga horien barruan.

Gustatu zait "Mila gau eta bat gehiago" liburuari eta Xeherezaderi egiten dien keinua. Hitza bizirauteko estrategia ezezik, ahalduntzeko tresna da. Patxi Zubizarretan ba omen du, liburuaren euskarazko bertsio bat. Budur printzesaren istorioa ageri da bertan? Ez dakit. Ipuina gustatu zait, baita horretaz Fatima Messinak egiten duen gogoeta ere. Istorio subertsiboa da, neurri batean, horregatik Xeherezadek ez du lehen gauetan kontatuko. Gerorako utziko du. Istorioak iradokitzen du gizonak eta emakumeak ez direla horren ezberdinak: …

avatar for Uxue

baloratu du

4 izar
avatar for Uxue

baloratu du

4 izar